Samiha Khalil

Samiha Khalil
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakسميحة يوسف مصطفى القبج
JaiotzaAnabta (en) Itzuli, 1923
Herrialdea Palestina
Lehen hizkuntzaarabiera
HeriotzaRamallah1999ko otsailaren 26a (75/76 urte)
Hobiratze lekuaAl-Bireh
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Jasotako sariak
KidetzaPalestinian National Council (en) Itzuli
National Guidance Committee (en) Itzuli

Samiha Khalil, arabieraz: سميحة خليلτ , ezaguna Umm Khalil izenez (Anabta, Tulkarem, Zisjordania, Palestina, 1923Ramallah, Zisjordania, Palestina, 1999ko otsailaren 26a) palestinar politikaria eta ekintzailea izan zen.[1]

Samiha Khalilek al-Inaash al-Usra elkartea sortu zuen bere garajean, eta gizarte-ongizateko erakunde palestinar handiena eta eraginkorrena bihurtu zen. 1977an, Fronte Nazionaleko Batzordeko lehen emakume eta bakarra izan zen.[2]

Alderdi Popularraren buru, Osloko Akordioen aurka jarri zen, eta 1996ko Palestinako hauteskundeetan hautagai aurkeztu zen. Hala, aldeko %8,3 lortu zuen, Yasir Arafat ildo moderatu eta konprometitu baten defendatzailearen %81,1en aurrean. Ekialde Hurbilaren historian, hauteskunde askeetan hautagai parte hartu duen emakume bakanetako bat izan da. 1999ko otsailaren 26an hil zen.[3]

  1. (Gaztelaniaz) «Samiha Khalil (1923-1999)» Embajada del Estado de Palestina en la República Argentina 2022-04-11 (Noiz kontsultatua: 2023-10-27).
  2. (Ingelesez) «Samiha Khalil, Palestinian Political Activist, Dies» Washington Post ISSN 0190-8286. (Noiz kontsultatua: 2023-10-27).
  3. (Ingelesez) «Samiha Khalil (1923-1999)» Institute for Palestine Studies (Noiz kontsultatua: 2023-10-27).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy